2011-03-16

Zuberoara irteera 2010-2011

Aurtengo irteeran Lezoko 3.mailako ikasle guzti guztiek partu hartu zuten, 43 ikaslek hain zuzen. Gurekin Txingudi ikastolako 60ren bat ikasle ere etorri ziren eta Iribarneko aterpea izan zen gure pausalekua. Aurreikusita zegoen eguraldi oso txarrarekin nahiko zorte ona izan genuen, halaz ere Ereteko gailurrera ezin izan genuen iritsi elurra gehigizkoa baitzegoen. Maskarada Arrokiaga herrian izan zen, Santa Graziko gazteen eskutik eta ikasle askok jarraitu zuten bukaeraino saio osoa. Muskildiko Azkorria gaztategia bisitatu genuen eta baita gazta ugari erosi ere. Ohi denez abesti, dantza eta Niko Etxarten kantaldi saioa ere izan genuen afal osten. Ondo ibili ginen. Errepikatzeko moduko irteera, beraz!Argazkia Maulen atera genuen Matalas hil zuten lekuan bertan, hortxe dago gurutze bat oroigarri gisa eta.