2013-05-06

OIHAN VEGA institutuan

Pasa den asteartean, Apirilak 30, Oihan Vegaren bixita jaso genuen Lezo Institutuko DBH 3 eta Irrati Tailerreko ikasleok.
    Ordu eta erdiko saio mamitsua eskeini zigun eta besteak beste gaur egungo euskal komunikabideen gaineko errepaso eta hausnarketa zabal bat egin genuen bere eskutik: zeintzuk diren, zenbatek iharduten duten euskaraz eta zenbatek  gazteleraz, bakoitzak zeintzu “kontsumitzen” ditugun, gure artean euskal komunikabideek duten presentzia kaxkarraz,… errealitate hau zenbakietan ere adierazi zigun!
    Ondorioa argia izan zen: gu, euskaldunok (ezertan hasi baino lehen, ia guztiok euskaldun ginela adostu genuela esan behar da), gehienbat gaztelerazko komunikabideen bezero gara.
    Horrek zer pentsatua eman zigun…

    Hasierako atal honen ondoren, Oihanek GAZTEA irrati katean egiten duten lanaz aritu zen: TOP GAZTEA zerrenda nola osatzen den azaldu zuen, askorentzat ezagunak diren DISKO FESTAK nola antolatzen diren ere azaldu zuen, barruko eta kanpoko publizatatea zer diren eta nola egiten diren,… informazio guzti hau, adibidez ongi hornituta ekarri zigun gainera!

    Bukatzeko ikasle batzuk beraien DJ dohaiak erakusteko aukera ere izan zuten: Asier eta Yassin-ek melodia oso desberdinak nola fusionatzen diren erakutsi ziguten beti ere maisuaren begirada zorrotzaren pean aritu zirelarik lanean, honek BPM (beat per minute) zer den eta nola erabiltzen den erakutsi zion gure institutukoa den DJ Charliri (Carlos Blanco), Sampler-ak zer diren eta nola erabiltzen diren ikasi zuten Julen, Nerea eta Iban-ek…

    Asko ikasteaz gain benetan gustura aritu ginen batzuk lanean eta beste batzuk horien jarduna ikusten. Saio bukaerako galdera sortaren ondoren, irteeran, institutuko bigarren solairuko korridorean, denen ahotan,  “ea datorren urtean berriro ekartzen duten! entzun zitekeen behin eta berriro!

    Bien bitartean, neska batzuk, autobusa hartu aurreko azken minutuak Oihan Vegari autografoak eskatzeko eta berarekin argazkiren bat ateratzeko aprobetxatu zituzten!
    Gauza batzuk ez dira inoiz aldatuko (kar-kar).












2013-05-03

Gure jaia

Maiatzaren 4an gure jaia ospatuko dugu. Hona hemen egitaraua:

09:00etan: DIANA
09:30ean: KROSA  herrian zehar
              Cross  por las calles del pueblo
10:00etatik aurrera:
         Eskolako  jolastokian: Tailerrak, erakusketa, serigrafia, ...
        En el patio del centro: talleres, exposición, serigrafía…    
11:00etatik – 12:30ra:
    Herri Kirolak jolastokian txiki eta helduentzat
    Herri Kirolak para pequeños y mayores en el patio

Jarraian  EMANALDIAK
Jolastokian dantza eta eskolako abesbatza  
13:30ean:  Eskolako jantokian TXIKIEN  BAZKARIA
Bitartean helduentzat ERROMERIA etaTOKA    txapelketa
14:30ean:  Eskolako jantokian HELDUEN  BAZKARIA
14:30ean: Jolasak eta karaokea
16:30etik aurrera: MUSIKA MODESTOren eskutik
19:00etan:  DENOK bildu eskola garbitzeko 

ANIMA  ZAITEZTE!!!!

*Eguraldi txarra eginez gero, goizeko ekintzak kiroldegiko kantxan izango

2013-04-22

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Datorren asteartean, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Lezo Institutuko Hizkuntzetako Mintegikideok liburu-azoka bat antolatzen ari gara, hilaren 23ko atsedenaldian egiteko. Bertan, eta euro baten truke, liburuak eskuratu, edota zeuen liburuak besteek ekartzen dituztenekin trukatu ahal izango dituzue. Beraz, egun horretan Institutura ekarri euro batzuk eta etxean duzuen liburu edo komikiren bat trukatzeko.
Mila esker. Eta gozatu irakurtzen!

2013-03-22

Korrika gaztea 2013

Korrika egiteko oinetakoak jantzi eta atera kalera lagun artean euskararen festari ongi etorria egitera!
Hemen dugu, iritsi da korrika gaztea guregana!
Lezo Institutuan ikasleok eta irakasleok ez dugu festa hau galdu nahi izan, eta girotze asmoarekin, tonbola bat  prestatu dugu korrikako kamisetak, buffak, karterak, eta abarreko sari ugari banatzeko.
Ikasleak izan dira, noski, ekintza honen protagonista nagusiak eta jolas garaietan boletoak salgai ipini dituzte. Parte hartzea izugarria izan da, eta egunero banatu dira hainbat sari giro euskaldun, alai eta atseginean.
Hemen dugu, iritsi da: eman diezaiogu euskara elkarri!
Ondo pasa oporrak!




2013-03-07



Emma Alonso Pego idazle donostiarra gure artean egon zen joan den asteartean 3DBHko ikasleekin solasean.
Las Ataduras del Tiempo, bere lehenengo eleberria aurkeztu zigun Emmak, eta ikasleek gelan landuta zuten bere ipui baten inguruan mintzatu zen. Ikasleek bere iritziak eta hausnarketak konpartitu zituzten idazlearekin, eta idazteari buruzko prozezuaz galderak egiteko aukera izan zuten.
Bukatzeko, Emmak ikasle guztiak animatu zituen bai irakurtzera, eta bai idaztera: "Sentíos libres escribiendo, y perded el miedo a escribir". "Leed buenos escritores, aquéllos que os diviertan. Conviene coger el hábito de frecuentar las bibliotecas, las librerías, ojear los libros que os llamen la atención. Fijaos en lo que os llega al corazón".





2013-02-19

Inauteriaren erreportaje musikala


Lezo Herri Eskolak eta Institutuak, otsailaren 8an, egindako INAUTERI ospakizun eta emanaldiaren argazki erreportaje musikatua argazkiaren gainean klikatuz deskargatu edota ikus dezakezu.

Jantzi aurikularrak eta musika disfrutatu!

Bestetik, "lezoklik" blogean, inauteri desfilea eta dantza emanaldi guztien bideo laburpenak eskura dauzkazue.

2013-02-04

Ostiral Hori badator!

Ostiralean, otsailak 8, ekintza ezberdinak burutuko ditugu inauterietako Ostiral Hori ospatzeko:
8:15ean Institutuan, prestaketa eta entseguak.
9:15ean Txaranga eta konpartsarekin jaitsiera Institututik Herri Eskolaraino. Gero, desfilea Lezoko kaleetatik Bekoerrota kiroldegiraino.
10:30etik 13:00etara emanaldia.

Ostiralera arte, bada!

El viernes día 8 de febrero, "Ostiral Hori" de nuestros carnavales, realizaremos las siguientes actividades:
8:15 - Entrada al Instituto, preparación y ensayo.
9:15 - Bajada con la txaranga y comparsa desde el Instituto hasta la Herri Eskola. Después, desfile por Lezo hasta el polideportivo Bekoerrota.
10:30 a 13:00 – festival.
El viernes nos vemos.