2011-03-19

Asturias de mis amores

Jarraitzen dugu Asturiasen. Gaur goizean meatzaritzaren museoa ikusi dugu, El Entrego herrian. Pentsatzen genuen lur azpitik 600 metrora genbiltzala, baina justu justu sotoan geunden; dena den bizi izan dugu meategi batean sor daitezkeen arazoak.

Arratsaldean Santa Mª del Naranco jauregia bisitatu dugu. San Miguel de Lillo eliza ikusteko asmoa genuen baina obretan zegoenez ezin izan dugu ikusi.

Bihar, etxeko bidea hartuko dugu. Ziur aski Santillana del Mar herrian geldialdi bat egingo dugu. Bardo haren hitzak moldatuz zera esango dugu: herrialde guztieten gauza onak badira, baina bihotzez diogu goaz Euskal Herrira.