2011-03-17

ASTURIAS PATRIA QUERIDA

3. mailako 24 ikaslek, 3 irakaslek eta txoferrak, Asturiasko bidea hartu dugu gaur goizean. Eguerdi aldean Oviedora heldu gara arazorik gabe. "Ikasle unibertsitarioak" gisa gelak hartu ditugu bertako erresidentzia batean eta maletak utzi bezain pronto Oviedo ezagutzera abiatu gara. Alde zaharra ikusi dugu, bereziki katedrala, eta lekuko "kamara santua", museoa eta klaustroa. Horrela, afaltzeko ordua heldu zaigu. Ondoren, bueltatxo bat eman eta ohera.

Biharko plana hauxe da: lehenengo orduan Avilés ezagutzera joango gara, bereziki hango portua. Arratsaldean Gijón aldera joateko asmoa dugu. Eta berriro afaldu, bueltatxo eta  ohera.

Ondo gaude, zuek ere ondo segi, eta jarraituko dugu bidaiako partea ematen.