2011-04-15

Aupa Lezo Korrika!!!

Aurten “korrika 17” Lezotik gehienak lo zeudenean pasa bazen ere, animoak ez ziren falta eta giro ederra izan genuen.
Gure kilometroan lekukoa eraman zuten hiru txandatan gurasoek – Ana Zabala eta Jabi Arruabarrena (zalantzarik gabe estilo handikoak eta listoia oso altua utziz)-, Institutuko ikasleek –DBH 3. mailako Alazne Conde eta Mikel Lertxundi (A ze bizipoz a ze alaitasun!. Aprobetxatuz, hemendik gezurtatu, ukatu eta ezeztatu egiten ditugu beraien arteko balizko harreman bati buruz sorturiko zurrumurruak), eta Herri Eskolako irakasleak – Lurdes Barasategi (ezbairik gabe heavyena, potentzia maila altuenera igoz!).
Grabatzeko baldintzak onenak ez baziren ere (gauez, beraz argi gutxi, eta korrika) zerbait atera dugu eta Institutuko Kristinak txukundu eta apaindu ondoren (eskerrik asko, artista!) jarri du interneten, YouTuben “kalakairrati” izeneko gure kanalean.
Bertan, (YouTubeko kalakairrati kanalean) nahi baduzu, ikus dezakezu ere korrika gaztean ateratako bideoan gure ikasle eta zenbait irakasle.
Parte hartu duzuen guraso, ikasle, irakasle, eta bestelako langile eta lagunoi, esker mila!