2011-11-30

Tailer interkulturalak

Joan den ostiralean, azaroak 25, 2. mailako ikasleak Donostiara joan ginen Tailer Interkulturaletan parte hartzera.
Tailerretara bi taldetan banaturik joan ginen, gorriak eta berdeak, eta heltzerakoan ongietorri oso ezberdina egin ziguten talde bakoitzari: gorriekin oso atseginak izan ziren (gailetak ematen dizkigute!); berdeekin, ordea, alderantziz, 'garbitu' gintuzten 'desinfektantea' erabiliz.   
Gero, Zurriola ikastolakoekin nahastu gintuzten eta talde txikitan hainbat joko egin genituen. Lagun berriak ezagutu genituen. Atsedenaldiaren ondoren zokoan (azokan) ibili ginen. Mundu osoko produktuak zeuden eta kultura ezberdinetako taileristekin (errumaniarra, pakistandarra, marokoarra, ijitua...) hitz egiteko eta joko batzuk egiteko aukera izan genuen.
Goiza  konturatu gabe pasa zen eta ongi pasa genuen.