2012-11-29

KERIK GABEKO ETXEENTZAT gutuna

Dakizuenez, Pasaialdea tabako-kerik gabe proiektua garatzen ari dira Gipuzkoako Osasun Eskualdea, Osasun Publikoko Gipuzkoako Zuzendariordetza, Osalan, Drogamenpekotasunen Zuzendaritza, Hezkuntza Saila, Gipuzkoako Haginlarien Elkargoa, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea eta inguruko udalak. Proiektu horren helburua eremu horretako tabakismo-prebalentzia eta tabakismoari loturiko patologiak gutxitzea da.

Proiektu horren barruan, hainbat heziketa-jarduera antolatu dira, zuen seme-alabek parte hartu dezaten. Esaterako, Pasaialdea tabako-kerik gabe proiektua identifikatzeko elementu bisual bat sortzeko lehiaketa; jarduera horiekin lortu nahi dena da, ahalik eta gehien atzeratzea droga horrekiko kontakturako edo droga hori hartzen hasteko adina.

 Zuengana jotzen dugu familiaren babesa eskatzeko, ekimen hau aurrera atera ahal izateko. Guraso bakoitzak baduzue tabakoari buruzko ideia landua, haren kontsumoaren aurrean jarrera jakin bat hartu baituzue, etorkizunean zuen seme-alabek hartu beharreko duten antzera: Baliteke, zuotariko batzuk gaur egun erretzaileak izatea, edo erre eta utzi izana, edota gaur egun erretzen jarraitzea. Bai erretzaile BAZARETE, bai EZ BAZARETE, zuen seme-alabei erre gabe jarraitzeko konpromisoa hartzen lagun diezaiezuen eskatzen dizuegu.

Esku artean ditugun datu estatistikoek agerian uzten baitute, familia barruko portaerek berebiziko eragina dutela erabakietan eta etorkizuneko osasun-jarreretan. Eta, halaber, zuzen kudeatzen badira droga legalekiko (tabakoa, alkohola) lehenengo kontaktuak ―bakarka, familian edo lagunartean izan―, hau ikasketa baliagarri bat izango da etorkizunean droga ilegalei (cannabisa,…) modu egokian erantzuteko. Ez ahaztu, tabakoa droga legala izaki, mendekotasun sortzailerik handienetakoa dela. Erretzailea bazara edo izan bazara, ondo baino hobeto dakizu zer nolako ahalegina egin behar den zure bizimodua eta osasun egoera aldatzen dituen ohitura hori uzteko.

Halaber, zientifikoki ukaezina da kez beteriko giroek zenbaterainoko eragin negatiboa duten osasunean. BIGARREN ESKUKO KEA deritzo; ez erretzaileei erasaten die, eta bereziki,  gazteenei. Gure nahia da KERIK GABEKO zuen FAMILIA Etxean bizi izatea.

Beraz, erretzailea ez bazara, horrelaxe jarrai dezazun animatu nahi zaitugu eta, bide batez, zure seme-alabei tabakoa erretzen ez hasteak duen garrantzia transmititu diezaiozun ere bai. Eta erretzailea bazara, berriz, aldaketaren bideari hel diezaiozun animatu nahi zaitugu Erabakia zurea bakarrik izaki, jakin ezazu, zuri laguntzeko prest daudela osasun profesionalak zure osasun-zentroan, bakarka  naiz taldeka, laguntzeko.

Agur bero bat


Proiektuaren arduradunak