2013-01-23

4. mailakoak Beiren


Lezo Institutuko 4. mailako ikasleak, 2012ko abenduaren 17an eta 18an, Beiren (Nafarroa) egon ziren Irungo Txingudi Institutuko ikasleekin batera.
Abenduaren 17an, goizean goiz, Pitillaseko aintzira aldera abiatu ziren bertako hegaztiak nahiz ingurua ezagutu asmoz;  ostean, Uxue herria eta Erriberriko jauregia bisitatu zuten.
Asteartean, goizeko 10.30etan Beireko aterpetxetik irten eta Piedemonte ardandegia, Tafalla herria eta Artaxoako harresia ikusi zituzten.