2013-03-22

Korrika gaztea 2013

Korrika egiteko oinetakoak jantzi eta atera kalera lagun artean euskararen festari ongi etorria egitera!
Hemen dugu, iritsi da korrika gaztea guregana!
Lezo Institutuan ikasleok eta irakasleok ez dugu festa hau galdu nahi izan, eta girotze asmoarekin, tonbola bat  prestatu dugu korrikako kamisetak, buffak, karterak, eta abarreko sari ugari banatzeko.
Ikasleak izan dira, noski, ekintza honen protagonista nagusiak eta jolas garaietan boletoak salgai ipini dituzte. Parte hartzea izugarria izan da, eta egunero banatu dira hainbat sari giro euskaldun, alai eta atseginean.
Hemen dugu, iritsi da: eman diezaiogu euskara elkarri!
Ondo pasa oporrak!