2013-04-22

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Datorren asteartean, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Lezo Institutuko Hizkuntzetako Mintegikideok liburu-azoka bat antolatzen ari gara, hilaren 23ko atsedenaldian egiteko. Bertan, eta euro baten truke, liburuak eskuratu, edota zeuen liburuak besteek ekartzen dituztenekin trukatu ahal izango dituzue. Beraz, egun horretan Institutura ekarri euro batzuk eta etxean duzuen liburu edo komikiren bat trukatzeko.
Mila esker. Eta gozatu irakurtzen!