2013-05-06

OIHAN VEGA institutuan

Pasa den asteartean, Apirilak 30, Oihan Vegaren bixita jaso genuen Lezo Institutuko DBH 3 eta Irrati Tailerreko ikasleok.
    Ordu eta erdiko saio mamitsua eskeini zigun eta besteak beste gaur egungo euskal komunikabideen gaineko errepaso eta hausnarketa zabal bat egin genuen bere eskutik: zeintzuk diren, zenbatek iharduten duten euskaraz eta zenbatek  gazteleraz, bakoitzak zeintzu “kontsumitzen” ditugun, gure artean euskal komunikabideek duten presentzia kaxkarraz,… errealitate hau zenbakietan ere adierazi zigun!
    Ondorioa argia izan zen: gu, euskaldunok (ezertan hasi baino lehen, ia guztiok euskaldun ginela adostu genuela esan behar da), gehienbat gaztelerazko komunikabideen bezero gara.
    Horrek zer pentsatua eman zigun…

    Hasierako atal honen ondoren, Oihanek GAZTEA irrati katean egiten duten lanaz aritu zen: TOP GAZTEA zerrenda nola osatzen den azaldu zuen, askorentzat ezagunak diren DISKO FESTAK nola antolatzen diren ere azaldu zuen, barruko eta kanpoko publizatatea zer diren eta nola egiten diren,… informazio guzti hau, adibidez ongi hornituta ekarri zigun gainera!

    Bukatzeko ikasle batzuk beraien DJ dohaiak erakusteko aukera ere izan zuten: Asier eta Yassin-ek melodia oso desberdinak nola fusionatzen diren erakutsi ziguten beti ere maisuaren begirada zorrotzaren pean aritu zirelarik lanean, honek BPM (beat per minute) zer den eta nola erabiltzen den erakutsi zion gure institutukoa den DJ Charliri (Carlos Blanco), Sampler-ak zer diren eta nola erabiltzen diren ikasi zuten Julen, Nerea eta Iban-ek…

    Asko ikasteaz gain benetan gustura aritu ginen batzuk lanean eta beste batzuk horien jarduna ikusten. Saio bukaerako galdera sortaren ondoren, irteeran, institutuko bigarren solairuko korridorean, denen ahotan,  “ea datorren urtean berriro ekartzen duten! entzun zitekeen behin eta berriro!

    Bien bitartean, neska batzuk, autobusa hartu aurreko azken minutuak Oihan Vegari autografoak eskatzeko eta berarekin argazkiren bat ateratzeko aprobetxatu zituzten!
    Gauza batzuk ez dira inoiz aldatuko (kar-kar).